m Inicio 5 Oferta educativa 5 Sareko Informatika sistemen Administrazioa

Sareko Informatika sistemen Administrazioa

Informatika-sistemak konfiguratzea, administratzea eta mantentzea, sistemaren baliabideen eta zerbitzuen funtzionaltasuna eta osotasuna bermatuz, eskatutako kalitatearekin eta indarrean dagoen araudia betez.

LH zikloa Goi-mailako prestakuntza zikloa
Ikastetxea María Ana Sanz
Aldía Arratsaldez
Mintegia Informatika eta Komunikazioa
Iraupena 2000 ordu
Hizkuntza Euskaraz

Sartzeko baldintzak

Zuzeneko sarbidea:

  • Batxilergoko titulua edo Batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren egiaztagiria izatea.
  • Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gaindituta izatea.
  • Teknikari titulua izatea (Erdi Mailako Lanbide Heziketa).
  • Goi-mailako teknikariaren titulua, teknikari espezialistaren titulua edo ikasketa akademiko baliokidea izatea.
  • BBBko 3. maila gainditu izana (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna).
  • Unibertsitatera Bideratzeko Ikastaroa (UBI) gainditu izana.
  • Edozein unibertsitate-titulu edo baliokidea izatea.

Proba bidez sartzea (aurreko baldintzaren bat ez dutenentzat)

  • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean gutxienez 19 urte izatea eskatzen da, edo 18 urte izatea teknikari-titulua dutenentzat).
  • 25 urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.

Profesional honek datuak kudeatzeko sistemak eta sareen azpiegitura (intranet, internet eta/edo estranet) dituzten erakundeen informatika-arloan egiten du lan.

FAQs

Zer ikasi eta egingo dut?

Profesional hau gai izango da:

  • Zerbitzariko sistema eragileak administratzea, softwarea kalitate-baldintzetan instalatuta eta konfiguratuta, sistemaren funtzionamendua ziurtatzeko.
  • Sareko zerbitzuak administratzea (webgunea, mezularitza elektronikoa eta fitxategien transferentzia, besteak beste), eta softwarea instalatzea eta konfiguratzea, kalitate-baldintzetan.
  • Datu-baseak ezartzea eta kudeatzea, kudeaketa-softwarea kalitate-baldintzetan instalatuta eta administratuta, ustiategiaren ezaugarrien arabera.
  • Hardware gailuen errendimendua ebaluatzea, eta funtzionamendu-beharren arabera hobetzeko aukerak identifikatzea.
  • Sare telematikoen azpiegitura zehaztea, eskemak eginda eta tresneria eta elementuak hautatuta.
  • Sare telematikoen azpiegituretan komunikazio-tresneria integratzea, konfigurazioa zehaztuz, konektagarritasuna ziurtatzeko.
  • Erabiltzaileak ustiapeneko zehaztapenen arabera administratzea, sistemaren baliabideen eskuragarritasuna eta sarbideak bermatzeko.
  • Sistemaren disfuntzioak diagnostikatzea eta funtzionaltasuna berrezartzeko neurri zuzentzaileak hartzea.
  • Bere arloko baliabideen mantentze-lanak kudeatzea eta/edo egitea (horiek programatzea eta betetzen direla egiaztatzea), lan-kargen eta mantentze-planaren arabera.
Ikasketa-plana

Heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:

  • Sistema eragileak ezartzea
  • Sareak planifikatzea eta administratzea
  • Hardware oinarriak
  • Datu-baseak kudeatzea
  • Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak1
  • Ingeles profesionala
  • Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta
  • Iraunkortasuna ekoizpen-sektoreei aplikatuta
  • Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I
  • Sistema eragileak administratzea
  • Sareko zerbitzuak eta Internet
  • Web aplikazioak ezartzea
  • Datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzea1
  • Segurtasuna eta erabilgarritasun handia
  • Modulu arteko proiektua
  • Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II
  • Hautazko proiektu profesionala
Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Ondorengo lanpostuetan lan eginez:

  • Sistemen administrazioko teknikaria.
  • Informatikako arduraduna.
  • Internet zerbitzuetako teknikaria.
  • Mezularitza elektronikoko zerbitzuetako teknikaria.
  • Laguntza eta euskarri teknikoko langilea.
  • Telelaguntzako teknikaria.
  • Datu-baseen administrazioko teknikaria.
  • Sareetako teknikaria.
  • Sistemen gainbegiratzailea.
  • Komunikazio-zerbitzuetako teknikaria.
  • Web inguruneetako teknikaria.

Ikasten jarraitu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.

  • Lanbide Heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.

  • Batxilergoko ebaluazio-probak prestatzea (soilik enborreko blokeko aukerako ikasgaiak)

  • Unibertsitate-irakaskuntzak, indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin

Zein dira irteera profesionalak?

Profesional honek datuak kudeatzeko sistemak eta sareen azpiegitura (intranet, internet eta/edo estranet) dituzten erakundeen informatika-arloan egingo du lan.

Skip to content
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.